Hormigoia

Hormigoiaren fabrikazio prozesu osoa software baten bidez zuzentzen eta kontrolatzen dugu, eta software hori berariazkoa da jarduera mota honetarako. Horri esker, oso modu zehatzean pisatzen eta dosifikatzen ditugu hormigoiaren osagaiak (agregakinak, zementua, ura eta gehigarriak). Hala, ez dago giza errorerik kalkuluak egiteko edo dosifikatzeko garaian. Gainera, sistema informatikoak automatikoki zuzentzen du edozein desbiderapen. Neurtzeko eta pisatzeko elementu guztiak aldian behin kontrolatzen dira.
Gure instalazioetan oragailu horizontal finko bat dugu eta, horrela, bermatuta dago kamioi bakoitzean kargatzen den hormigoia guztiz homogeneoa dela.
Hormigoi planta hau produktuaren kalitatea eta ingurumenaren errespetua bermatzeko moduan diseinatuta dago. Helburu bikoitz horrekin, materiala pilatu eta hormigoia fabrikatzeko instalazio guztiak habearte itxi baten barruan muntatu dira.

Agregakin mota bakoitza tobera itxi batean pilatzen da, agregakin desberdinak elkarren artean ez nahasteko, eta faktore klimatikoetatik (haizea, euria…) babesteko, bestela kalitatea galduko bailukete. Beste lehengai batzuk ere, hala nola zementua eta gehigarriak, edukiontzi itxietan eta bereiz gordetzen dira.
Gure plantaren ezaugarriei esker, lehengaien kalitatea berma dezakegu eta, gainera, ingurumen abantailak ditu: ez dugu hautsik igortzen eta ez dago soinu kutsadurarik inguruetan.
Bestalde, hormigoia birziklatzeko sistema bat ere badugu gure plantan. Sistema horrek ur hodiak, dekantazio putzuak eta sistema amaigabe bat ditu eta, horrela, soberakin oro produkzio prozesura bueltatzen da.
Planta eta ibilgailuak garbitzeko erabiltzen dugun ur guztia hormigoia fabrikatzeko aprobetxatzen da, birziklagailu baten bidez. Horrela, plantan kontsumitzen dugun uraren % 90 baino gehiago produktu bihurtuta ateratzen da bertatik, saneamendu sarera isuri ordez.

Hormigoi motak
• Hormigoi armatua
• Masa hormigoia
• Hormigoi dosifikatua
• Morteroak
• Leuntzeko hormigoia
• Hormigoi inprimatua
• Erresistentzia handiko hormigoiak
• Hasierako erresistentzia handiko hormigoiak

• Hormigoi proiektatua (gunita)
• Hormigoi auto-trinkogarria
• Hormigoi koloreduna
• Hormigoia zuntzekin
• Zolatzeko hormigoia
• Hormigoi drainatzailea
• Garbitasuneko hormigoia
• Legar-zementua

Ponpaketa

OGERCOk ponpaketa zerbitzu bat eskaintzen du bitarteko propioekin eta, horrela, hormigoia irisgarritasun txarreko lekuetan eta/edo altuera desberdinetan behar duten bezeroen nahiak bete ditzakegu.

Garraioa

Gure bezeroei zerbitzu integral bat eskaintzeko helburuarekin, obrako materialak garraiatzeko ibilgailu flota zabal bat dugu: trakzio kamioiak, burdinazko iraulki kamioiak, aluminiozko iraulki kamioiak, burdina garraiatzeko plataformak eta garabi kamioia. Flota zabal horri esker, errefortzu altzairua, agregakinak, hondeaketako materialak, etab. behar diren lekura eraman ditzakegu.