Eraikuntza jasangarriarekin eta ingurumeneko jardunbide egokiekin konprometituta

2003az geroztik UNE-EN ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Sistemaren ziurtagiria daukagu

Gure ekoizpen planta itxia denez, ez dugu hautsik igortzen eta soinu kutsadurarik eraginetan

ANEFHOPek emandako Expert Hormigoiaren ziurtagiria daukagu

Ingurumen proiektuetan parte hartzen dugu

Enpresa

OGERCO 1991an osatu zen enpresa gisa. 2002ko irailean gaur egungo plantaren eraikuntza lanak amaitu ziren, eta azken teknologiak aplikatu genituen fabrikazio prozesuetan eta kontrol sistemetan.

Santurtziko El Árbol industrialdean gaudenez, A-8 autobidea oso gertu daukagu eta, hortaz, Bilbo Handira, Ezkerraldera eta Eskuinaldera bizkor irits gaitezke.
Hormigoia egin eta garraiatzeaz gain, hormigoia ponpatzen dugu eta obrako materialak (altzairua, agregakinak, hondeaketetako materialak, etab.) garraiatzen ditugu.
Gure zerbitzuak eskaini ahal izateko, ibilgailu flota zabala dugu: hormigoi kamioiak, trakzio kamioiak, altzairuzko iraulki kamioiak, aluminiozko iraulki kamioiak, burdina garraiatzeko plataformak, hormigoi erdiatoiak, hormigoi ponpa, eta garabia kamioia.
OGERCO, S.A. konprometituta dago langileen Segurtasunarekin eta Osasunarekin, bai eta Kalitatearekin eta Ingurumen Kudeaketarekin ere. Ziurtagiri hauek ditugu: Kalitate Sistemaren ISO 9001 ziurtagiria, Ingurumenaren ISO 14001 ziurtagiria, eta EHE-08 Produktuaren zigilua (D.O.R., ofizialki onartutako ziurtagiria). Gainera, ANEFHOP elkarteko kide gara eta, bertan, Produktuaren Ingurumen Adierazpena (D.A.P.) lortzeko bidean gaude.
Gaur egun, I+G+b proiektuak garatzen ari gara beste enpresa batzuekin elkarlanean (adibidez, Tecnaliarekin), eta produkzioa hobetzen, enpresa digitalizatzen eta PRIEM proiektuan dihardugu.

Gure zerbitzuak

Hormigoiaren fabrikazioa

Ponpaketa

Garraioa

Kalitatea eta Ingurumena

OGERCO konprometituta dago Kalitatearekin eta Ingurumenarekin eta, hortaz, erregistratuta dago Kalitate Sistemaren ISO 9001 ziurtagiria eta Ingurumenaren ISO 14001 ziurtagiria dituen enpresa gisa.
Berrikiago, enpresaren etengabeko hobekuntzarako espirituarekin bat etorriz, Sustapen Ministerioak ofizialki onartutako ziurtagiria (D.O.R.) lortu dugu HA25 (EHE-08) produktuetarako. Horri esker ziurtatuta dago gure plantan fabrikatutako hormigoiek erresistentzia espezifikoaren baldintzak betetzen dituztela hutsik egin gabe eta, hortaz, obretan denbora eta dirua aurrezten dira, ia ez baita probarik egin behar hormigoia jasotakoan.
ANEFHOP Hormigoi Prestatuaren Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko kideak gara. Elkarte horrek auditoriak egiten dizkie bertako kide diren enpresei, hormigoiaren kalitateari (EHE-08), Ingurumenari eta Laneko Arriskuen Prebentzioari dagokienez, Expert Hormigoiaren ziurtagiria lortzeko. Gainera, Produktuaren Ingurumen Adierazpena (D. A. P.) lortzeko bidean gaude.

Kudeaketa-sistemaren politika alderdi interesdunen eskura dago, plantahormigon@ogerco.com helbide elektronikoan.

OGERCOn axola zaizkigu bai gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea , bai ingurumenaren zaintza. Hona hemen gure ziurtagiri guztiak (ikusteko eta deskargatzeko aukera).

Laborategia

Egiten ditugun produktu guztien kalitatea eta kontrola bermatzeko helburuarekin, plantan proba fisiko-kimikoen laborategi bat daukagu. Instalazio berri horretan, erabiltzen ditugun materialen eta fabrikatzen ditugun produktuen kalitatea kontrolatzen dugu.
Gure laborategiak AENORren ziurtagiria du, Produktuaren Kalitatea eta Zigilua Sistemaren baitan, eta, horrez gain, TECNALIAk ere egiten digu kalitate kontrola, AENORren ardurapean.
Hilero bi proba konparatibo egiten dira TECNALIArekin, hormigoiaren kalitatea ez ezik, gure laginketa sistema ere ezarritako parametroen baitan daudela egiaztatzeko.
Kanpoko beste laborategi batzuetan ere egiten ditugu probak: konparaziozkoak, agregakinen probak sei hilean behin, eta hormigoia eta haren produkzio sistema kontrolatzeko probak.

Gure laborategian era guztietako probak egiten ditugu agregakinekin eta hormigoiarekin:

  • Harea baliokidearen proba
  • Metileno urdinaren proba
  • Materia organikoaren edukiaren proba
  • Granulometriak (harea eta tamaina handiko agregakinak)
  • Hormigoi freskoaren trinkotasuna neurtzea
  • Hormigoi freskoaren laginak hartzea
  • Hormigoiaren erresistentzia kalkulatzea
  • Agregakinen hezetasuna kontrolatzea
  • pH-a neurtzea

Makinak

3 ardatzeko hormigoi kamioia

4 ardatzeko hormigoi kamioia

Ponpa

Trakzio kamioia hormigoi erdiatoiarekin

Trakzio kamioia burdinazko erdiatoiarekin

Trakzio kamioia aluminiozko erdiatoiarekin

Trakzio kamioia plataforma erdiatoiarekin

Garabi kamioia

Harremanetarako

Zalantzaren bat baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Pol. Ind. El Árbol, pab. 8
48980 Santurtzi (Bizkaia)
Telefonoa: 944 836 773
E-maila: plantahormigon@ogerco.com

Jarraitu guri Twitterren:

15 + 12 =